ABSENTISMOA: Nahitaezko hezkuntza etapetan (6-16 urte) klasera erregulartasunez ez joatea da. Zehatzago esanez, eskola absentismotzat hartzen da ikaslea ikastetxera ez joatea, kausa justifikaturik gabe eta nahitaezko eskolaldiaren adinean egonik.
Absentismoa handia dela usteko da %50ekoa baino handiagoa denean, ertaina %50etik %25era bitartekoa denean eta noizbehinkakoa %25etik beherakoa denean.
Hala ere, absentismoa gertakari konplexua da, modu eta maila askotan gertatzen dena eta hura lantzeko hizkuntza komuna behar duena. Horren baitan dago ekintza koordinatu eta eraginkorrak diseinatu ahal izatea. Absentismotzat hartzen baditugu soilik absentismoaren goreneko eta muturreko mailak, pixkana-pixkanaka maiz modu isil eta ez oso ikusgarrian eraikitzen ari den gertakari bat ulertzetik urrunduko gara. Horretaz gainera, arazoa detektatu eta hartan esku hartzeko gaitasuna mugatzen da, prebentzioa denean izan daitekeen ekintzarik eraginkorrena.
Absentismo mota hauek bereizten dira:
- Absentismo pasiboa edo klase barnekoa. Ikaslea klasera joaten da baina ez du klaseko dinamikan parte hartzen, ez die azalpenei eta jarduerei jaramonik egiten eta alde batera uzten ditu, ez du eskolara libururik edo laneko bestelako materialik eramaten, ez ditu etxeko lanak egiten, etab. Esku-hartzea tutoreak hasten du; gurasoekin harremanetan jartzen da gaia lantzeko eta haur horren inplikazio handiagoa lortzeko baliabide motibagarriak bilatzen ditu. Une garrantzitsua da hau, aprobetxatu beharrekoa; familiaren aurrean jarrera abegikorra erakutsi behar da, eskola esparruko parte-hartzea handitzeko gonbita eginez, betiere absentismo nabarmenik ager ez dadin.
- Absentismo arina edo hasierakoa. Absentismoa selektiboa, noizbehinkakoa edo aldizkakoa da, ikaslea berandu joaten da eskolara edo ez da joaten ordu eta egun jakin batzuetan. Justifikatu gabeko eskola-hutsegiteak ordu-kopuruaren %25etik beherakoak dira. Ikastetxe barnean jardun behar da; tutoretzak eta ikastetxeko orientazioko langileek eta zuzendaritza taldeko kideek jardun behar dute ikaslearekin eta familiarekin neurri inklusiboak hedatuz. Absentismo-maila hau gertatzen denean ikastaldearekiko loturak ahultzen dira. Hartara, arazoari gogor ekin behar zaio hura desagerrarazteko, curriculum-desfase larria eta ikaskideekiko eta irakasleekiko lotura emozionalaren haustura gertatu aurretik.
- Absentismo larria. Absentismoa kronikoa egiten da. Justifikatu gabeko eskola-hutsegiteak ordu-kopuruaren %25etik %50era bitartekoak dira. Curriculum desfasea areagotzen da gabezia kognitiborik gertatu gabe. Absentistak eta bere ikastaldeak sumatzen dute ez dituztela erreferentzia komunak partekatzen eta, ondorioz, zerbaiten kide izatearen kontzeptua desagertuz doa.
Beharrezkoa da ikastetxeak (zuzendaritza taldeak) berak esku hartzea, gizarte zerbitzuekin koordinatuz eta neurriak hartuz familia berriz hartzeko eta ikasleari hezkuntzan parte hartzeko bideak emateko. Giro inklusiboagoa eraikiko duten aldaketa metodologikoak sartu beharko dira ikasgelan.
- Absentismo oso larria. Kasu honetan, justifikatu gabeko eskola-hutsegiteak ordu-kopuruaren %50etik gorakoak dira. Ez dago ia-ia eskolara bertaratzea motibatzen duten moduko loturarik. Deserrotzeak absentistari galarazten dio erreferentzia identitarioak partekatzeko harreman pertsonalak eta taldekoak egitea. Ezin du bere autoestimua eskola testuinguruan negoziatu eta hezkuntza ingurua errefusatuz jokatuko du.
Egoera honetara iristen denean zaila gertatzen da hezkuntza inklusiorako bide berriak aurkitzea. Neurriak diseinatu behar dira gizarte zerbitzuekin koordinatuz eta arazoaren berri emanez Absentismoaren kontrako batzordeari eta Adingabeen Fiskaltzari.
Neurri sorta bat antolatu behar da, arian-arian ezartzekoa eta protokolo baten araberakoa, kasu hauetan eskolako normalizazioa berreskuratzeko. Esku hartuko dute Hezkuntzako, gizarte zerbitzuetako eta Fiskaltzako langileek, eskola ingurunean eta ingurune soziofamiliarrean, gurasoengan eta ikasleengan eraginez.
- Eskolatze-eza. Ez du matrikularik egin edo ez da inoiz eskolara joan.
Neurri judizialek dute lehentasuna, nahiz eta ikastetxeak eta gizarte zerbitzuek parte hartu arazoa detektatzen eta kontrolatzen. Kasu hauetan Absentismoaren kontrako batzordeak koordinaturik esku hartuko du eta Adingabeen Fiskaltzari neurri egokiak har ditzala eskatuko dio.
Ikastetxearen jarduera protokoloa
Tutoreak izango dira justifikatu gabeko ez etortzeen kudeaketa hasiko dutenak familiekin kontaktuan jarriz. Ez etortzeen arrazoi eta egoeren arabera, orientatzaile, ikasketa buru eta tutoreek batera lan egingo dute hurrengo protokoloa aurrera eramateko:
- Tutoreek: Ikaslearen espedientean erregistratuta geratuko den elkarrizketa izango dute abesntista den ikaslearekin.
- Tutoreek: IKaslearen espedientean erregistratuta geratuko den bilera egingo dute ikasle absentistaren familiarekin, telefonoz edo idatziz haiekin hartuemanetan jarriz.(completar anexo)
- Ikasketa buru edo orientatzaileak: absentismoaren arrazoiak aztertuko dituzte(pertsonalak, gizartekoak, familiarrak, hezkuntzarekin zerikusia dutenak etb.) eta absentismoa ekiditeko alternatiba edo lanerako estrategiak aurkituko dituzte.
- Tutoreek: Ikasle bakoitzarentzat plan bat egingo dute, neurri zehatzak ezarriz eta familia zein ikaslearen konpromezua finkatuz.
- Ikasketa buruak: egindako plana eta hartutako konpromezuak betetzen diren edo ez gainbegiratuko du.
- Zuzendariak: Familiei, egindako lan guztien berri emango die. Horrela izango balitz, beraien seme-alabaren espedientea gizarte serbitzuen esku jarri dela ere berak jakinaraziko die familiei..
Lan neurriak
Hezkuntza departamentuaren eskola uzte eta absentismoaren kontrako komisioa, maiatzak 17 ko 45/2012lege foralaren babesean jaiotzen da. Honi esker Foru erkidegoko goi fiskaliak, Hezkuntza departamentuak, Gizarte politika sailak, Kirol eta gaztedi sailak, Ijito elkarte eta FAIN inmigrante elkarteen federazioak elkarlanean haritzeko hitzarmena sinatzen dute.
Komisio honen helburuetako bat “Eskola uzte goiztiarra eta abesntismoa sahietsi, aurreikusi, eta emango balitz, ohartarazi eta esku hartzeko elkarlanean haritzeko prozedurak ezartzea eta instituzioen arteko koordinazioa sustatzea da”
Institutu barruan
Lehen pausuak tutoreek ematen dituzte. Hilabetean bi egun baino gehiagokoa ez bada absentismoa.
- Eguneroko ez etrtzearen kontrola
- Familiekin telefonoz konraktua
- Familia edo tutore legalekin elkarrizketak
- Eginiko lanen aztarna utzi
Bigarren neurriak Ikasketa buruak edo orientatzaileak hartuko dituzte : Aurreko neurriak landu ondoren, eta beti ere hilabetean 4 egun bainoa gehiagokoa ez bada absentismoa.
- Berriro ere familiarekin kontaktuan jarri.
- Idatzizko jakinarazpena postaz bidali (beharko balitz).
- Familia edo tutore legalekin elkarrizketak-bilerak egin.
- Oinarrizko gizarte zerbitzuekin kontaktuan jarri.
- Ikaslearen espedientean egindako lan, hartutako neurri eta jasotako erantzun konpromezu etben aztarna utzi.
Institututik kanpo
Oinarrizko gizarte zerbitzuen sareak neurriak hartzeko baldintzak:
Ikastetxean neurri guztiak harturik emaitzarik ez lortzea.
Ikaslearen absentismoa %20ekoa baino gehiagokoa izatea
Ikastetxean Oinarrizko gizarte zerbitzuen parte hartzea eskatuz informe bat egitea, kasuaren deskribapena eta proposamenekin.
Oianarrizko gizarte zerbitzuen parte hartzeari buruz Absentismoaren kontrako komisioari berri ematea.
Oinarrizko gizarte zerbitzu sareak bere betebeharrak egingo ditu eta beharrezko baldintzak beteko balira , kasua Adin txikikoen fiskaliaren esku geratuko litzateke.